Tradizioaz haratago bidaia bat.

Istorioak kontatzen maite dugu, gure eskuen bitartez transformatu eta espresatzen diren zuntz naturalei buruzkoak.

Betiereko piezetan eta horietan parte hartzen duten pertsona bakoitzaren hizkuntzekin eta emozioekin nahastuta dauden eta bizi diren espazioetan sinesten dugu.

Artisau-ekoizpena.

Landare zuntzez eta kordeleria naturaletik abiatuz, pieza bakoitza eskuz diseinatu eta ekoizten dugu gure Bilboko lantegian. Ekoizten dugun pieza bakoitzarekin batera, ikasketa, lan eta dedikazio makina bat ordu doaz.

Material naturalak.

Erabiltzen ditugun material guztiak, espartzua, lihoa, enea, zumea, zura, kordeleria edo bihotza bezala, jatorri naturala dute.

Denda

Teknika tradizionalak zaindu eta edertasun artistikoa bilatu nahi duten eskuz egindako piezak sortzen ditugu, neurrira eta zuntz naturalen bitartez.

Landare zuntzez egindako piezak diseinatu eta ekoiztu, eta etxeko espazioaren, espazio komertzialen (retail) eta contract-en girotzeaz arduratzen gara. Luzaroan irauteko piezak neurrira diseinatu eta ekoizten ditugu, baita bildumak edizio mugatuan eta maketak ere..