ZER EGITEN DUGU

Pieza eta espazio bakarrak diseinatu eta ekoizten ditugu.

Landare zuntzez egindako piezak diseinatu eta ekoiztu, eta etxeko espazioaren, espazio komertzialen (retail) eta contract-en girotzeaz arduratzen gara.

Luzaroan irauteko piezak neurrira diseinatu eta ekoizten ditugu, baita bildumak edizio mugatuan eta maketak ere.

Gure diseinuak bezeroen helburuen eta beharrizanen arabera pertsonalizatzen ditugu: hasiera batetik, lerro estetiko eta kontzeptualak argi eta garbi definitzen dira: testuinguruaren zuntz endemikoak ikertzen dira, erabiliko diren zuntzen aukeraketa eta lan egiteko erabiliko diren teknikak.

ATOCHA HOTEL MADRID Projektua - TAPESTRY COLLECTION BY HILTON

 
 

Hotel Atocha Madrid Tapestry Collection by Hilton-eko arduradunek 2020garren urtean hotela girotzen duen lan artistikoaren diseinua eta ekoizpena enkargatu ziguten.

Espainiako zaldizko historiaz, esparteroaren artisautzaz eta Japoniako artisau-tekniken dotoreziaz eta sinpletasunaz hitz egiten dugu.

Hotela Madrilgo Atocha kalean dago, eta bere izenak duela mende batzuk arte espazio hori hartzen zuen atochal edo espartizalari egiten dio erreferentzia. Gure lanaren garapenerako premisa nagusia barnealdeek hotela dagoen tokiaren historia islatu behar zutela eta zuntz naturalen, batez ere espartzuaren sinpletasuna txertatzea izan zen, dotorezia edo esklusibotasuna galdu gabe.

Hotelaren barruan, Tapizaren gelan, tresnen, ehundura, materialen, irudien eta dekorazio piezen bidez birsortzen dugu espartero tailer baten artisau-unibertsoa. Gainontzeko geletan -aretoa, atondoa, gune komunak, jatetxea eta gelak- piezetan zehar murgiltzen gara antzinatik garaikidera garamatzan bidaia batean.

Hoteleko pieza guztiak espartzuarekin ekoizten dira. Antzinako errepliken, zaldi kulturaren interpretazioen, horma-irudien eta zuntz gordinen margoen arteko fusioak izaera eta esklusibotasuna ematen diote hotelari.

ERRETEGI proiektua - BOTAFUMEIRO ERRETEGIA

2021 honetan, Durangon (Bizkaia) kokatutako jatetxe baterako zuntz begetalez egindako sabai faltsu bat diseinatzeko proiektu baten parte izan gara, Botafumeiro Erretegian. 

Botafumeiro Erretegiko jabeek, Lázaro Estudioren laguntzaz, haien jatetxea diseinatu nahi zuten bere irudia modernizatzeko eta negozioan fase berri bat markatzeko.

Garaikidetasuna ulertu nahi dugu, Botafumeiro Erretegira transferitu nahi izan dugu.

Jabeen jatorria Galizian aurkituta, leku hau ezagutzen zuen esperientzia bat diseinatu nahi zuten. Bere gastronomia inportatzea izan zen errezeta honen osagaietako bat. Baina Galiziak badu bereizgarri den beste osagarri bat: landare-zuntzak lantzeko kultura.

Beraz, lan honen helburua bikoitza zen. Alde batetik, Galiziako artisau-kultura erreproduzitu behar zuten establezimenduan eta, bestetik, tokiaren espazioetan efektu berritzailea lortu, bezeroek beren sukaldetik datozen plazerak dastatzera gonbidatuko zituen topagune atsegin eta modernu bat sortzeko.

Lázaro Studioaren zuzendaritzapean eta Studio 77ren lau karezko hormen artean, emaitza oso berezia lortu genuen. Zerbait desberdina bilatu izanaren ondorioz, eskuz egindako panel begetalak sortu genituen, motibo geometriko ikusgarriak dituena. Harago joan ginen, eta kolore beltz distiratsua aplikatu genion tokiko txoko guztiei estetika garaikidea lortzeko helburuarekin.

 

Proiektua: intimitaterako espazioak - IBAIONDO ERRETEGIA

Landare-zuntzezko espazioetarako bereizgailuak. Bere nortasun-ezaugarria soiltasuna izan arren, espazioan sortzen duen efektuak ez du axolagabe uzten eta jatetxearen ikuspegia erabat aldatzen da. Verno Design estudioarekin batera Ibaiondo Erretegirako egindako proiekturako diseinatu ziren, Maruri-Jataben kokatua Gaztelugatxetik kilometro gutxira.

Ikus-kontaktua oztopatu eta beste elkarrizketa batzuetako soinuak desegiten dituen hesia.

Proiektu honetarako, espazio bereizgailu esklusibo batzuk diseinatu dira, jatetxeko altzarietan jarri direnak, lokaleko mahaien artean hesiak eratuz. Sorbaldaren parean, bereizgailu horiek oztopo bat sortzen dute, mahaikideen arteko ikus-kontaktua oztopatzen duena. Landare-zuntzen ezaugarri akustikoei esker, beste elkarrizketa batzuetako soinuak eta inguruneko oihartzunak ere desegiten dira. Zuntzen soinu-absortzioaren propietateak aprobetxatzen ditugu —zuntz horiek ez dute mantentze-lanik edo zainketa berezirik behar instalatu ondoren.

Emaitza estetikoa ere berehala hautematen da, instalatutako atzeko argiztapen-sistemarekin. Honek bereizgailuaren egitura eta erretegiaren atmosfera leuntzen dituen argi-efektua sortzen du. Bereizgailu bakoitzean argi horrek eragiten duen enfasiak handitu egin du mahai bakoitzaren in & out sentsazio atsegina.

Mahaitik jaikitzen garenean, espazioaren dekorazioaren ikuspegi panoramikoa ikus dezakegu; bereizgailuek beren diskurtsoa dute, eta, oro har, eskema geometriko bat sortzen dute, kolore-labirinto moduko bat sortuz.